Mostrando entradas con la etiqueta diska. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta diska. Mostrar todas las entradas

lunes, 25 de mayo de 2009

HAIZEA ENTZUTEN

Donostiako Udal Txistulari Banda eta Trisquele dantza eta gaita eskolaren elkarketa Donostiako Galiziako Etxeko hirurogeita hamabostgarren urteurrenaren ospakizunean, 2006.ean, izan zen, bertako Konstituzio Plazan, jendez gainezka zegoelarik.

Euskal Herriko bazter guztietatik etorritako ehun bat ttunttunero inguruan zeudela, donostiarrek, galiziarrek, kanpotik etorritako turistek... denek sutsuki txalotu zuten elkarketa hura. Geroztik hainbat aldiz errepikatu dute eta publikoarengan zirrara eragitea lortu du beti.

Oraingoan ordea, haien arteko adiskidetasuna eta ikus-entzulekin lortutako arrakasta dela eta, "Haizea entzuten" ( escoitando o vento) deituriko diska grabatu zuten Elkar estudioetan 2008ko Maiatza eta Ekainean.



Diska honetan bi herrialdeetako kultura musikalaren konpatibilitatearen eta bi herrialdeen arteko anaitasunaren eredu nabarmena dugu, baita kalitatezko folk musika bilduma polit bat. Diskoa ez dago dendetan salgai, baina, nahoi izatekotan, hura erosteko hiru modu hauek daude:

Galiziako Etxera joanda eta eskatuta: Casa de Galicia, C/ Zabaleta, 28 bajo, Donostia.
Bertara telefonoz eskatuta 943 320 333
Web orrian eskatuta.

Argibide gehiago hemen.

Iturria: Txistulari aldizkaria

miércoles, 20 de mayo de 2009

TXISTUKA METODOA


Txistua ikateko hainbat eta hainbat metodo daude: Txistu ikaskizunak ( Bonifacio Laskurain), Txistu gozoa ( Jose Ignacio Ansorena)... Hala ere, txistuaren ikaste- irakaste prozesua errazteko bidean Gasteizko Folklore Akademiak txistu metodo berri bat sortu du: TXISTUKA METODOA.


Lan honen egileak Gasteizko bost musika irakasle dira eta bere metodoan txistuaren ikaste prozesua gauzatzeko material berria sortzeaz gain, aurretik bildutako beste material ugari ere moldatu eta bildu dute.
Eduki guztiak 3 liburu eta 5 diskatako bilduman batu dute, partituretako kanten melodiak eta akonpainamendu erritmiko zein harmonikoaz osatuta daudenak.

Informazio gehiago hemen.

Iturria: txistulari aldizkaria

martes, 5 de mayo de 2009

Aiko taldeak "Aurrez Aurre" aurkeztu du, dantza tradizionalaren maitaleentzako CD berria


Diska hau Aiko taldeak estreinatu zuen "Aurrez Aurre" ikuskizunaren banda sonoroaren piezen aukeraketa eta errekopilazioa da, Maritzuli dantza taldearen eta ikuskizunaren zuzendaria den Claude Iruretagoyena-ren laguntzaz Apirilaren 4ean.
Diskaren aurkezpenean Sabin Bikandi, ALvaro eta Asier Garcia, Claude Irigoyena eta BBK fundazioaren arduraduna eta CDaren patrozinatzaile izan den Gorka Martinez egon ziren.

Diska Aiko taldeko musikariek sortutako 26 kantaz ( denak originalak, herrikoiak diren lau izan ezik)osatuta dago, genero eta estilo ezberdinetan, jatorri tradizional zein unibertsaleko musikan inspiratutakoak.

Aipatzekoa da, diskan jatorri euskalduna duten obrak ( zortziko, jauziak, makil dantzak...) zein "pavana", "gallarda", kontradantza eta mazurka bezalako influentzia duten beste obra batzuk ere entzun daitezkeela,guzti hau, Aiko taldearen ezaugarri bereziekin: eskusoinua, kitarra, txistu eta danbolina.

Iturria: terra

miércoles, 1 de abril de 2009

GARIKOITZ MENDIZABAL TXISTULARIAK 'BIHURRIKERITAN' BAKARKAKO LEHEN LANA ARGITARATU DU


Garikoitz Mendizabal Bilboko Udal Txistulari Bandako zuzendariak bakarkako lehenengo diskoa, Bihurrikeritan, argitaratu du. Disko honetan, errepertorio tradizionaleko pieza ezberdinez gain, Xabi Zabalak sortutako hainbat bi lan berri ere sartu ditu, Mi bemoleko txisturako konposatuak izan direnak, izaera gozo eta motelagoa dutelarik.

Lan honetan bestelako sorpresaren bat aurki dezakegu,hain famatua diren Monti-ren "Czarda" Hungariar batenbat, adibidez. Guzti hau egileak inprimatzen dion izaera birtuosoaz lagunduta.

Iturria: txistulari aldizkaria