jueves, 26 de febrero de 2009

Euskal Instrumentuak: TXISTUA

Hemen duzue nik neuk egindako txistuaren inguruko powerpoint presentazio bat, bertan txistua zer den, bere historia, ezaugarriak eta erabilpenari buruzko informazioa aurki dezakezu. Presentazio hau slideshare-ren bidez sarean kargatutako artxiboa da.

BILBOKO TXISTU BANDAREN "ASTEAZKENETAN TXISTUA BENETAN" PROGRAMA MARTXAN JARRI DA


Bilboko udal txistu bandaren programa hau Bilboko Euskalduna jauregian gauzatzen diren doaineko kontzertu eta emanaldiez osatuta dago. Bilboko txistulari bandak bi emanaldi ematen ditu hilero, asteazkenetan, hamabost eguneko tartearekin. Hona hemen otsailaren 16an egindako emanaldiaren fragmentu bat, euskaltubetik hartutakoa.

ONGI ETORRI

Txistulariok ongi etorria emateko daukagun modurik eleganteena aurreskua da. Beraz, ongi etorri modura Josu Mentxakak Bilboko Txistulari Bandaren laguntzaz Tolosan dantzatu zuen aurreskuaren bideo bat eskeintzet dizuet, youtube-tik hartutakoa. Ongi etorri eta goza ezazu.

jueves, 19 de febrero de 2009

Hurrengo geltokia: TXISTULANDIA

Ongi etorri Txistulandiara! Hauxe duzu txistuaren zein euskal musikaren inguruko edozein informazio ikusi eta komentatzeko txokoa. Bertan diskei, kontzertuei, berriei eta beste hainbat gauzei buruzko informazioa gehitzen joango nahiz pixkanaka. Ondo pasa eta espero dut zure gustokoa izatea!

martes, 17 de febrero de 2009

Txistulandia


Hona hemen txistulandia, txistuaren planetan murgiltzeko webgunerik aproposena!!