sábado, 30 de mayo de 2009

Txistua jotzen hasteko...

Kaixo! txistuaren munduan hasiberriak direnentzako bideo bat prestatu dut gaurkoan. Horretarako bideoa grabatu ondoren euskaltube ( zer da euskaltube? ) plataformara igo dut, blogean zuekin konpartitzeko. Bideo honetan txistuaren muntaiaren prozedura nola egiten den ikus daiteke, baita jotzeko txistua nola hartu behar dugun ere.



Bideoa euskaltube-tik ikusteko egin klik hemen.

Goza ezazue eta ekin ikasteari!

Iturria: euskaltube
Egilea: txistularitza

martes, 26 de mayo de 2009

Ikasketa prozesuaren erronka ezagutzaren gizartean

Arestian Bilboko Magisteritza Eskolako irakaslea den Carlos Castaños-ek alfabetatze digitalaren inguruko ideia eta informazio ugaridun artikulu bat idatzi zuen, Magisteritza Eskolako Teknologia Berrietako ikasgaiaren ikasleok landu genuena.

Artikulu honetan alfabetatze digitala, web 2.0 filosofiarekin, internet bidezko hezkuntza ( E-learning 2.0) daukan lotura, ezaugarri eta posibilitate berriak azaltzen ditu, baita etorkizunerako suerta daitezkeen erronkak ere.
Artikulua oso interesgarria da, beraz, hemen duzue artikuluaren laburpen gisa, CMap tools ( nola erabili? )programaren bitartez egin dudan kontzeptu mapa.


Mapa kontzeptual hau tamaina handiagoan ikusteko klika ezazu irudiaren gainean.

lunes, 25 de mayo de 2009

ALEGIAKO TXISTULARIAK

Interesgarria iruditu zait slideshare webgunean ( zer da slideshare ?)aurkitu dudan Alegiako (Gipuzkoa) herriko txistularien inguruko power point formatuko presentazio hau. Bertan, Udaleko txitulari ezberdinen datuak aurki ditzakegu, adina, norekin ikasi duen txistua jotzen, gaur eguneko txistuarekiko harremana, ogibidea etab. Horregaitik hemen jartzen dizuet power point artxiboa denok ikus eta goza dezagun.



iturria: slideshare

HAIZEA ENTZUTEN

Donostiako Udal Txistulari Banda eta Trisquele dantza eta gaita eskolaren elkarketa Donostiako Galiziako Etxeko hirurogeita hamabostgarren urteurrenaren ospakizunean, 2006.ean, izan zen, bertako Konstituzio Plazan, jendez gainezka zegoelarik.

Euskal Herriko bazter guztietatik etorritako ehun bat ttunttunero inguruan zeudela, donostiarrek, galiziarrek, kanpotik etorritako turistek... denek sutsuki txalotu zuten elkarketa hura. Geroztik hainbat aldiz errepikatu dute eta publikoarengan zirrara eragitea lortu du beti.

Oraingoan ordea, haien arteko adiskidetasuna eta ikus-entzulekin lortutako arrakasta dela eta, "Haizea entzuten" ( escoitando o vento) deituriko diska grabatu zuten Elkar estudioetan 2008ko Maiatza eta Ekainean.



Diska honetan bi herrialdeetako kultura musikalaren konpatibilitatearen eta bi herrialdeen arteko anaitasunaren eredu nabarmena dugu, baita kalitatezko folk musika bilduma polit bat. Diskoa ez dago dendetan salgai, baina, nahoi izatekotan, hura erosteko hiru modu hauek daude:

Galiziako Etxera joanda eta eskatuta: Casa de Galicia, C/ Zabaleta, 28 bajo, Donostia.
Bertara telefonoz eskatuta 943 320 333
Web orrian eskatuta.

Argibide gehiago hemen.

Iturria: Txistulari aldizkaria

miércoles, 20 de mayo de 2009

Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako musika eskolak

Askotan gertatu izan da, aspaldian batez ere, musika ikasteko irrikaz ibilitakoak eta non ikasi ez zekitenak egon direla, horrexegaitik, zure kasua baldin bada, interesgarria iruditzen zait gure inguruan musika eskola kopuru handia dagoela jakitea, eta bertan edozein motatako instrumentuen inguruko formakuntza jaso dezakegula ere. Beraz, hona hemen EAE-ko musika eskolen adibide batzuk Html taula baten bidez eginikoa. Bertan probintziaka sailkatuta ( Bizkaia, Araba eta Gipuzkoa )gure inguruko hainbat musika eskolen zerrenda aurki dezakezu.

BizkaiaArabaGipuzkoa
Jesus AranbarriGasteizko Folklore AkademiaKame M.E
Andres IsasiLaguardiako M.EInazio Bereziartua
Hala-DzipoLuis AranburuJose de Azpiazu
Segundo Olaeta M.EJesus GuridiBeheko Errota M.E
Victor Miranda Zuazua M.EViena musika eskolaBizkargi M.E


Iturria: google maps

TXISTUKA METODOA


Txistua ikateko hainbat eta hainbat metodo daude: Txistu ikaskizunak ( Bonifacio Laskurain), Txistu gozoa ( Jose Ignacio Ansorena)... Hala ere, txistuaren ikaste- irakaste prozesua errazteko bidean Gasteizko Folklore Akademiak txistu metodo berri bat sortu du: TXISTUKA METODOA.


Lan honen egileak Gasteizko bost musika irakasle dira eta bere metodoan txistuaren ikaste prozesua gauzatzeko material berria sortzeaz gain, aurretik bildutako beste material ugari ere moldatu eta bildu dute.
Eduki guztiak 3 liburu eta 5 diskatako bilduman batu dute, partituretako kanten melodiak eta akonpainamendu erritmiko zein harmonikoaz osatuta daudenak.

Informazio gehiago hemen.

Iturria: txistulari aldizkaria

martes, 19 de mayo de 2009

TXISTUAREN FABRIKAZIO PROZESUA

Historian zehar, bestelako haize instrumentuak bezala, txistuak material ezberdinez ekoiztuak izan dira ( hezurrak, mota ezberdinetako zurak, etab.). Hala ere, aipatzekoa da egurra dela sonoritatea eta kalitateari begira txistuak ekoizteko aurki dezakegun materialik aproposena.

Gaur egunean material plastiko ( ABS ) eta metaliko ezberdinekin ( poxpolinaren kasua) ere saiakerak egin dira, baina egurra izan da betidanik emaitzarik onena emandako materiala, egur moten arteanebanoa eta ezpelkia ( "granadillo") aproposenak direlarik.



Dakizuenez, denboran zehar txistuak ekoizteko teknikak ere aldatu izan dira,bera, hona hemen Gancedo txistuen produkzioa gauzatzeko gaur egun jarraitzen dituzten zazpi pauta nagusienak.
Txistuaren elaborazio prozesuaren informazio gehiago hemen.

Iturria: Txistus Gancedo

lunes, 18 de mayo de 2009

AGOITZ - Txistu Jaialdia ospatuko da Agoitzeko Kultur Etxean

Maiatzaren 23an, larunbata, Agoitzeko ( nola heldu? ) txistu jaialdia ospatuko da bertako udalerriko kultur etxean. Kontzertu honek 90 minutuko iraupena izango du eta txistuaz gozatzeko aukera izango da, txistulariek eta tokiko talde kultural ezberdinak batuko dira ikuskizun paregabea emateko, guzti hau Aritz Ugalde Martxueta zuzendariaren aginduetara.

Kontzertuaren partehartzaileak ondorengoak izango dira:
Agoitzeko Angiluerreka Txistulari Taldea, Agoitzeko Erraldoi Konpartsa, Agoitzeko Txaranga, Agoitzeko Banda, Agoitzeko Gaitariak, Agoitzeko Dantzariak, Agoitzeko San Miguel Abesbatza, Agoitzeko Abetsbatz Txiki, Agoitzeko Burrunba, Agoitzeko Zanpantzarra, Agoitzeko Rondalla eta Agoitzeko Irati Antzerkia.

Zuzendaria: Aritz Ugalde Martxueta
Iturria: Txistulari.com

TXIRRI MIRRI ETA TXIRIBITON PAILAZOEK PETIRI DANBOLIN DISKA KALERATU DUTE

Telebistako pailazo izateaz gain, Xabier Otaegi, Jose Inazio Ansorena eta Txema Vitoria ( Txirri, Mirri eta Txiribiton) txistulariak ere dira, beraz, proiektu berri honetan, txistuari garrantzi handia eman diote.
Lan honetan, umeentzako kantuekin batera, urteetan zehar sortutako txistu doinu ezberdinak bildu dituzte.

"Ari, ari, ari... Txirri, Mirri eta Txiribiton txistulari!" izena duen azkenengo diska honek Xabier Sarasola musikaria eta Martin Berasategi sukaldariaren partehartze eta laguntzaz sortu da eta 11 haur kanta dauzka.



Abestiak: Baratzeko pikuak, Sagarra, Idiarena, Han urrun etxe poxpola, Erromako zubia margotzen, Euskal Herriko mendiak, Ilargi amandrea, Euskaldun makila, Petiri Danbolin, Agur Xiberua, Atzo atzo.

Informazio gehiago hemen.

Iturria: diario vasco

martes, 5 de mayo de 2009

Aiko taldeak "Aurrez Aurre" aurkeztu du, dantza tradizionalaren maitaleentzako CD berria


Diska hau Aiko taldeak estreinatu zuen "Aurrez Aurre" ikuskizunaren banda sonoroaren piezen aukeraketa eta errekopilazioa da, Maritzuli dantza taldearen eta ikuskizunaren zuzendaria den Claude Iruretagoyena-ren laguntzaz Apirilaren 4ean.
Diskaren aurkezpenean Sabin Bikandi, ALvaro eta Asier Garcia, Claude Irigoyena eta BBK fundazioaren arduraduna eta CDaren patrozinatzaile izan den Gorka Martinez egon ziren.

Diska Aiko taldeko musikariek sortutako 26 kantaz ( denak originalak, herrikoiak diren lau izan ezik)osatuta dago, genero eta estilo ezberdinetan, jatorri tradizional zein unibertsaleko musikan inspiratutakoak.

Aipatzekoa da, diskan jatorri euskalduna duten obrak ( zortziko, jauziak, makil dantzak...) zein "pavana", "gallarda", kontradantza eta mazurka bezalako influentzia duten beste obra batzuk ere entzun daitezkeela,guzti hau, Aiko taldearen ezaugarri bereziekin: eskusoinua, kitarra, txistu eta danbolina.

Iturria: terra