Donostiako Udal Txistulari Banda eta Trisquele dantza eta gaita eskolaren elkarketa Donostiako Galiziako Etxeko hirurogeita hamabostgarren urteurrenaren ospakizunean, 2006.ean, izan zen, bertako Konstituzio Plazan, jendez gainezka zegoelarik.
Euskal Herriko bazter guztietatik etorritako ehun bat ttunttunero inguruan zeudela, donostiarrek, galiziarrek, kanpotik etorritako turistek... denek sutsuki txalotu zuten elkarketa hura. Geroztik hainbat aldiz errepikatu dute eta publikoarengan zirrara eragitea lortu du beti.
Oraingoan ordea, haien arteko adiskidetasuna eta ikus-entzulekin lortutako arrakasta dela eta, "Haizea entzuten" ( escoitando o vento) deituriko diska grabatu zuten Elkar estudioetan 2008ko Maiatza eta Ekainean.
Diska honetan bi herrialdeetako kultura musikalaren konpatibilitatearen eta bi herrialdeen arteko anaitasunaren eredu nabarmena dugu, baita kalitatezko folk musika bilduma polit bat. Diskoa ez dago dendetan salgai, baina, nahoi izatekotan, hura erosteko hiru modu hauek daude:
Galiziako Etxera joanda eta eskatuta: Casa de Galicia, C/ Zabaleta, 28 bajo, Donostia.
Bertara telefonoz eskatuta 943 320 333
Web orrian eskatuta.
Argibide gehiago
hemen.
Iturria:
Txistulari aldizkaria